Boluntarioak anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzak kontserbatzeko

/ / Noticias
  • Aranzadi Zientzia Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, animalia horien arazoak ezagutarazteko hainbat jarduera antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan.

 

Arrabioa, laguntza beharrean dagoen animalietako bat.

 

Lehenengo boluntariotza-jardunaldia, otsailaren 18an, larunbatean, egingo da Errenterian, Aiako Harria Parke Naturalaren barruan. Bi putzu berri sortuko dira eta beste bat egokituko da. Otsaila eta martxoan zehar, hezeguneak sortzeko eta egokitzeko boluntariotza-jardunaldiak egingo dira Euskadiko sei udalerritan. Guztira, sei putzu berri sortuko dira, lau hezegune egokitu eta ubide bat garbituko da.

 

Ekintzak eremu babestuetan egingo dira batez ere, baina ez bertan bakarrik. Babesik gabeko hainbat eremutan, putzu berriak sortuko dira, horrela, ikasle eta partikularrek kaltetutako inguruneetan egindako hezeguneek ingurumenean eragin ditzaketen onurak ezagutu ditzaten, esate baterako, hirigunetik gertu dauden kokalekuetan. Parte hartu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du, bai 943466142 telefonora dei eginez zein idazkaritza@aranzadi.eus helbide elektronikora korreo bat igorriz.

 

Aranzadi Zientzia Elkarteak ohar batean azaldu duenez, «historikoki anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzek gizakiarengan higuina eragin dute, eta batik bat bi arrazoik mantendu dute jarrera hori: ezjakintasunak eta ezagutza zientifikoan oinarritu gabe errotutako sentimenduak. Jarrera honek sustrai sakonak eduki ditu jendartean eta, soilik, igel eta dortokak izan dituzte begiko, gainontzeko espezieak ordea, bai apo, arrabio, musker, suge, burruntzi zein sorgin orratzak ez dute tratu bera jaso».

 

DIARIO VASCO

SUBIR