Arma lizentzia, nola eskuratu?
Arma lizentzia lortzeko, arma mota bakoitzerako eskatzen den dokumentazioaz gain, ezinbestekoa da gaitasun psikiko nahiz fisiko egokiak dituzula ziurtatzea. Armen kontserbazio, mantenu eta erabileraren nahitaezko ezagutza ere kreditatu behar da.
Ehizarako baimena eskuratzeko, besteak beste, ikuste eta entzumen froga egin behar dira, pertsonalitate frogarekin batera. Hauek gaindituz gero, Arma baimena eskuratzeko nahiz berritzeko gaitua zaudela adierazten duen mediku ziurtagiria jasoko duzu.
Ez ahaztu honakoa ekartzeaz
- Baimen berria eskuratzeko: Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo egoitza txartela, argazki digitalarekin batera.
- Baimena berritzeko: Soilik indarrean dagoen NANa, pasaportea edo egoitza txartela behar duzu, argazki digitalarekin batera.
LIZENTZIA | 59 URTE ARTE | 60tik 69 URTE ARTE | 70 URTETATIK AURRERA |
---|---|---|---|
ED | 5 urte | 2 urte | 1 urte |
F | 3 urte | · | · |
C | 5 urte | · | · |
B | 3 urte | 2 urte | 1 urte |