Hastera doa nobela beltzaren astea

/ / Noticias
  • ‘(H)ilbeltza’, Baztanen izango da, urtarrilaren 16tik 22ra.

 

Euskaraz, urtarrilari ilbeltza esaten zaio, hilabete ilun eta hotza baita. ‘H’ hizkia txertatzean, ‘heriotza beltza’ bilakatzen da esanahia. ‘(H)ilbeltza’ aste literarioa da, Baztanen egiten dena, literatura beltzaren ingurukoa. Urtarrilaren 16tik 22ra izango da aurten, astelehenetik ostiralera hain zuzen.

 

Astelehenean, Arizkunen, 19.30etan Patxi Larrion idazlea ‘Feriatzaleak’ liburuaz jardungo da. Asteazkenean, Anizko elkartean eta ordu berean, ‘Beltz guztiak ez dira bele’ solasaldia izango da, Gotzon Garateri omenaldia egiteko asmoz. M.A. Elustondok parte hartuko du.

 

Ostegunean, hilak 19, Berroetako Gure Ametsak-en ‘Patziku hil arte solasean’ saioa izango da, Patxiku Perurenaren ‘Hilen Xarma’ liburuaren inguruan jarduteko.

 

Hastera doa nobela beltzaren astea

Ostiralean, hilak 20, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Beñat Iturriotz, Santi Leone eta Ane Urkiolak hautatutako bideoen proiekzioa egingo da, arratsaldeko 19:00etan ere bai. Hurrengo egunean, ‘Fikziorako argudioak, politikaren trama beltzetik’ mahai ingurua egingo da 11:00etan. Iratxe Fresneda eta Gorka Bereziartua bertan izango dira, Mikel Soto moderatzaile izango delarik. Jarraian, 14:00etan, Erratzuko Etxeleberteko txokoan bazkaria egingo dute. 15 euroan daude sarrerak eskuragarri.

 

Leku berean, baina arratsaldez, hainbat libururen aurkezpenak egingo dira: Eneko Aizpuruaren ‘Lehertu da festa’, Itxaro Bordaren ‘Ultimes déchets’, Miren Gorrotxategiren ’33 ezkil’ eta Ander Odriozolaren ‘Freeport’. 21:00etatik aurrera, ‘Dix eta biok’ eta ‘Markos Untzeta’ artisten kontzertuak izango dira.

 

Amaitzeko, igandez, ipuin kontaketa 11.30etan eta 19.00etatik aurrera Elizondoko Arizkunenean, Bertsotrama Andoni Egaña, Julio Soto, Onintza Enbeita eta Alaia Martinekin. Josu Goikoetxea ibiliko da gai jartzaile.

 

DIARIO VASCO

SUBIR