Loaren eskasiak Alzheimerraren garapena bizkortzen du

/ / Noticias

 

Jakina da lo-eskasiak eta Alzheimer gaixotasunak badutela nolabaiteko erlazioa, baina zientzialariek ez dute jakin izan nola gauzatzen den harreman hori. Science aldizkariak argitu du oraingoan: loa eteten denean, gora egiten du nabarmen Alzheimer gaixotasunean gako den Tau proteinaren kontzentrazioak. Zehazki, Tau proteina % 50 gehiago agertzen dela ikusi dute, garuneko likido zefalorrakideotik eta hezur-muinetik gizakiei hartutako laginak aztertuta.

 

Berez, Tau proteina egunez jariatzen da –esna eta aktiboki lanean gaudenean–, eta lo-garaian murriztu. Batez ere nerbio-sisteman azaltzen da, neuronen axoiak egonkortzen laguntzen baitu. Kasu batzuetan, ordea,Tau proteinak elkar korapilatu egiten dira eta endekapen kognitiboa eragiten dute, Alzheimerra kasu. Lo-eskasiak Tau proteinaren pilaketa toxiko horiek garunean hedatzen laguntzen duela ikusi dute Medikuntzako Washington Unibertsitate Eskolako ikertzaileek, saguekin egin berri duten ikerketan.

 

loaren-eskasiak-alzheimerraren-garapena-bizkortzen

Atseden nahikoa hartu ezean, Tau proteinaren kontzentrazioa handitu egiten da organismoan. Alzheimerra garatzen hasi dutenengan, gaixotasuna azkarrago hedatzea eragin dezake horrek.

 

Ikertzaileen arabera, loaren eskasiak ez du gaixotasuna sortzen, baina bai laguntzen dio azkarrago hedatzen jada garatzen ari denean. Hala, lo-ohitura onek garunaren osasuna babesten lagundu dezaketela iradoki dute.

 

SUBIR