Umeen leuzemia neurri batean prebeni daitekeela iradoki du ikerketa batek

/ / Noticias
Leuzemia linfoblastiko akutua da umeek izaten duten minbizi ohikoena. Bada, kasu asko prebeni daitezkeela iradoki dute Nature Reviews Cancer aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batean.
Londresko Minbizi Ikerketa Instituan egin dute ikerketa hori, eta, haren arabera, leuzemialinfoblastiko akutua bi pausotan sortzen da. Lehen pausoa mutazio genetiko bat da. Mutazio hori fetuan gertatzen da, eta leuzemia garatzeko arriskua eragiten du. Zehaztu dutenez, umeen % 1 jaiotzen da mutazio horrekin.
Minbizia garatzeko, beste pauso bat ere gako da: infekzio arrunt bat edo bat baino gehiago izatea, lehen urtean oso ingurune garbian eta beste umeekin kontakturik gabe egon diren kasuetan.
Ikertzaileen esanean, infekzio goiztiarrek lagundu egiten diote immunologia-sistemari behar bezala garatzen. Horrenbestez, ingurunea garbiegia bada, immunologia-sistemak akatsak izatea gerta liteke, eta horrek leuzemia garatzea ekar dezake, aurretik horretarako arrisku genetikoa duten umeetan.
Elhuyar Zientzia
TOP