MEDIKU ERREKONOZIMENDUA: ONTZI-PATROIA

Licencia náutica

Herrera Mediku Zentroan titulu nautikoen lizentziak eskuratu eta berritzeko beharrezkoa den ziurtagiri medikua tramitatzen dugu: jolas-ontziak, uretako motorrak, oinarrizko nabigazioko patroia (PNB), yateko patroia, yateko kapitaina.

Yateko patroia, yateko kapitaina, jolas-ontziko patroia (PER) eta oinarrizko nabigazioko patroia (PNB) izateko titulua eskuratzeko beharrezkoa da adinduna izatea. 16 urte bete dituzten adingabeek, frogatan parte hartu ahal izango dute, beti ere guraso nahiz tutoreen idatzizko baimena kreditatu badute.

Lizentziak hamar urteko iraunaldia du; hirurogeita hamar urtetik aurrera bi urteko iraunaldia izango du.

Barneratutako zerbitzuak

  • Patroi edo Kapitain izateko Lizentzia eskuratzea: Herrera Mediku Zentroak zure nabigazio titulua eskuratzeko beharrezkoa den mediku errekonozimendu egiten du. Eskola nautiko batean nahiz bere kontura jolas-ontzien nabigazio tituluetako bat (P.E.R, P.N.B, Yateko patroia eta yateko kapitaina) eskuratzeko ikasten ari diren pertsonei zuzentzen da. Mediku errekonozimendua, ikuste eta entzumenaren eta aparatu lokomotorearen froga izango dira, pertsonalitate frogarekin batera. Prozesu honek 25 minutu inguru irauten du eta nabigazio lizentzia eskuratzeko beharrezko den mediku ziurtagiria lortzea posible egingo du.
  • Patroi edo Kapitain Lizentzia berritzea: Nabigazio lizentzia iraungita duten patroi eta kapitain pribatu nahiz profesionalentzako mediku ziurtagiria egiten dugu, lizentzia berritu ahal dezaten. Mediku errekonozimendua eskuratzeko ikuste eta entzumenaren froga egin behar dira, eta aparatu lokomotorearen frogarekin batera. Hauek gaindituz gero, nabigazio lizentzia berritzeko gaitua zaudela adierazten duen mediku ziurtagiria jasoko duzu.

Ez ahaztu honakoa ekartzeaz

  • Baimen berria eskuratzeko: Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo egoitza txartela, argazki digitalarekin batera.
  • Baimena berritzeko: Soilik indarrean dagoen NANa, pasaportea edo egoitza txartela behar duzu, argazki digitalarekin batera.
SUBIR