Hipotalamoan ere sortzen eta gordetzen dira oroimenen aztarnak

/ / Noticias

Oxitozinan oinarritutako ikerketa bati esker, hipotalamoak oroimenaren mekanismoetan funtsezko zeresana duela frogatu du Mazahir T. Hasan ikertzaileak (Ikerbasque, Achucarro zentroa)  gidatutako taldeak. Neuron aldizkari ospetsuan argitaratu dute lana.

 

Artikuluan azaldu dutenez, optogenetika baliatu dute beldurrarekin lotutako  oroimena ikertzeko arratoietan. Horretarako, oxitozina ekoizten duten neuronetan jarri dute arreta, hormona horrek zerikusi zuzena baitu beldurrarekin zein beste emozio batzuekin. Optogenetikaren bidez neuronak aktibatuta eta desaktibatuta, lortu dute frogatzea hipotalamoan ere gordetzen direla oroimenaren aztarnak (engrama) gordetzen zuten neurona jakinak aktibatu eta desaktibatu dituzte, optogenetikaren bidez. lortu dute frogatzea hipotalamoan ere sortzen eta gordetzen direla oroimenaren aztarnak.

 

hipotalamoan-ere-sortzen-eta-gordetzen-dira-oroime

oroimenean hipotalamoak duen parte-hartzea irudikatzen duen irudia.
Arg. Thomas Splettstoesser

 

Orain arteko hipotesi onartuenaren arabera, ebolutiboki hipotalamoa baino berriagoak diren garun-egituretan kokatzen zen oroimenaren sorrera eta biltegiratzea, zehazki, kortexean eta hipokanpoan. Horrenbestez, ikerketa iraultzaletzat jo dute, eta adierazi dute oroimenaren mekanismoak ulertzeko bide berriak irekitzen dituela.

SUBIR